Erresonantzia Magnetikoa (EM)

Erresonantzia Magnetikoa (EM) irudi-diagnostikoko teknika bat da, ez du X izpirik ez beste elementu erradioaktiborik erabiltzen, beraz ez du efektu kaltegarririk sortzen.

Ez da ezagutzen Erresonantziaren efektu kaltegarririk fetuarengan. Hala ere, ez da gomendatzen haurdun dauden pazienteetan lehen hiruhilekoan egitea, ezinbestekoa ez bada.

Erresonantzia Magnetikorako prestaketa

Esplorazioa egiteko deitzen dizutenean, aldagelara pasako zaituzte, arropa guztia kendu beharko duzunean, barnekoa izan ezik (sostena kendu behar da), eta bata bat emango dizute.

  • EZIN DIRA SARTUbihotz-markagailua eramaten duten pertsonek, salbuespenezko kasuak izan ezik.
  • Metalezko objektu guztiak kendu behar dituzu: erlojua, betaurrekoak, dirua, ile-orratza, lepokoa, belarritakoak, eraztunak, pizgailua, giltzak, mugikorra, kreditu-txartelak, etab.

JAKINARAZI LANGILEEI:

  • Gorputzean metalezko txirbilak badituzu (bereziki begietan) edo barneko elementu metalikoak badituzu (metralak, klip kirurgikoak, protesiak, etab.).

Nola egiten da erresonantzia magnetikoa?

  • Posizio erosoan egon behar zara eta guztiz geldi. Normalean arnasa hartu ahal izango duzu. Zenbait kasutan kontrastea (GADOLINIO) injektatzen da zainean. Teknika honetan normala den soinu erritmiko bat (kolpeketa) entzungo duzu.

Informazio gehiago behar duzu?

Informazio gehiago edo argibide batzuk behar izanez gero, ez izan zalantzarik proba hasi aurretik galdetzeko. Pozik lagunduko dizugu.

Harremanetarako telefonoa: 946 02 60 00
Helbide elektronikoa: sapu@gruposcanner.biz
WhatsApp: 688 82 77 32