ERABILTZAILEENTZAKO INFORMAZIO-OHARRA
DATUEN BABESARI BURUZKO GURE POLITIKA

Centro de Scanner de Vizcaya, S. A. erabiltzaileei eta gaixoei bermatzen die, 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa, betetzen duela, eta zure datu pertsonalen tratamenduan isilpekotasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko legeek eta erregelamenduek eskatutako segurtasun-neurriak aintzat hartu dituela.

Horrez gainera, Centro de Scanner de Vizcaya, S. A.k jakinarazten dizu datu pertsonalen fitxategiak zuzen inskribatuak izan direla Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.

Eta hala, 15/1999 Legearen, abenduaren 13koaren, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoaren, 5. artikuluak ezartzen duen informatzeko betebeharra betez, Centro de Scanner de Vizcaya, S.A.k erabiltzaileen eta gaixoen jakinaren gainean jartzen du eskatutako datu pertsonalak erabili egingo direla eta erakundeko datu pertsonalen fitxategietan sartuko direla.

Centro de Scanner de Vizcaya, S. A.ko profesional sanitarioek eta sanitarioak ez diren profesionalek eskatutako datu pertsonalen bilketak eta tratamenduak, miaketako irudienak barne, erresonantzia magnetikoko osasun-zerbitzuak egoki kudeatzea eta garatzea, eta zuri ahalik ondoen laguntzea dituzte xede.

Zuk emandako datuak osasun-sistemako beste erakunde batzuei eta dagozkien aseguru-etxeei Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Lege Organikoan ezarritako ezan eta mugekin eta eskubideekin lagako zaizkie soilik. Era berean, Grupo Scanner Vizcaya osatzen duten enpresei ere laga ahal zaizkie datu horiek. Enpresa horiek gure web-orrian kontsulta daitezke: www.gruposcanner.biz

Centro de Scanner de Vizcaya, S. A.-k eskura dituen datu pertsonalen informazioari buruzko ahalik eta zuhurtzia, sekretu eta konfidentzialtasun handiena mantentzeko konpromisoa hartzen du.

SZuk nahi baduzu, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta/edo datuen aurka egiteko eskubidea egikari dezakezu, indarreko legedian ezarritakoaren arabera, gure erakundean jakinaraziz edo helbide honetara idatzi bat igorriz:
Centro de Scanner de Vizcaya, S. A.
Ballets Olaeta kalea 4, D Departamendua – 48014 Bilbo (Bizkaia)
info@gruposcanner.biz

¿Te llamamos?

Por favor rellena los siguientes datos y te llamaremos: