Getxok badu irudi integral bidezko diagnostikorako zentro berria, IMQ Taldearen partaidetzapeko sozietate Grupo Scanner Vizcaya-k sustaturikoa. Zentro horrek eskualdeko asistentzia-eskaintza ugaritu du eta konplexutasun handiko proba diagnostikoak eskuratzeko aukera errazten dio Getxoko eta ingurune hurbileneko 175.000 pertsona inguruko erreferentziazko biztanleriari.
Areetako Bidearte 2-4 kalean dago zentroa, eta Getxoko eta inguruko biztanleei zerbitzua ematen die, eta irudi bidezko diagnostikorako funtsezko teknikak eskuratzeko aukera hobetu du, biztanle ugari duen eta ondo komunikatuta dagoen eskualde horretan.
Ekipamendu berriak erresonantzia magnetikoa, ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA), erradiologia arrunta, ekografia, mamografia, dentsitometria eta ortopantomografia biltzen ditu espazio berean, eta arreta-ordutegi zabala du, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:30era.
Zentroko arduradun mediko Iñigo Lecumberri sendagileak azaldu duenez, “eskualdeko irudi integralaren bidezko lehen diagnostiko-zentroa da, diagnostiko ohikoena, teknologia handiko teknikak, OTA eta erresonantzia biltzen baititu; hortaz, erradiodiagnostiko-zerbitzu guztiak zentro bakar batean eskaintzea ahalbidetzen du”.
Getxoko irudi bidezko diagnostikorako zentro berriaren balio bereizgarria da, halaber, giza taldea, erradiodiagnostikoan espezializatutako mediku profesionalek, irudiko goi-mailako teknikariek eta jardunbide luzea duten administrazio-langileek osatua. “Azken belaunaldiko erresonantziak ez du helioa erabiltzen, gero eta baliabide urriagoa baita, eta adimen artifizialeko tresnez baliatzen da, miaketa laburragoak egiteko, kalitate diagnostiko handia izateko eta pazientearen erosotasuna eta segurtasuna hobetzeko”, azpimarratu du Iñigo Lecumberri doktoreak.
Zentro berriaren bidez,Grupo Scanner Vizcaya-k eta IMQ Taldeak pertsonen arreta eta esperientzia hobetzera bideratutako osasun pribatu hurbilaren aldeko apustua indartu dute.
¿En qué podemos ayudarte?
