Radiología Clínica Vizcaya, S.L. sozietateak medikuntza nuklearraren esparruan garatzen du bere jarduera, IMQ Zorrotzaurre klinikaren instalazioetan. Sektore horretan, aitzindari da Bizkaian, eta PET-OTA bat du, SIEMENS etxeko BIOGRAPH 6 modeloa, hain zuzen. Teknologia mota horren bidez, PET baten irudiak OTA-OT baten irudiekin fusionatu daitezke, eta horrek hainbat abantaila eskaintzen ditu, besteak beste, zehaztasun handiagoz jakitea lesio gaiztoen kokapen anatomikoa. Tresna hori Onkologian erabiltzen da batez ere.
Teknika berritzaile horri esker, ehun osasuntsua eta gaixo dagoen ehuna bereiz daitezke, eta hala, hobeto kuantifikatu eta kokatu daitezke lesioak, tumoreak eta metastasiak gaixo onkologikoetan, azkar eta asko inbaditu gabe.
Aurrerapen teknologiko modernoenak ditu, gaixoaren diagnostikoa eta segurtasuna hobetzea xede dutenak, hala nola “CareDose” kudeaketa-programa. Programa horren bidez, gaixoei aplika dakizkieken dosiak murritz daitezke.
Zentro hori 1998. urtean sortu zenetik, esan dezakegu erreferentzia garrantzitsu bat dela, batez ere maila onkologikoan, Euskadi osoan esperientzia handiena duen zentro pribatua baikara.
IMQ Zorrotzaurre klinikara joateko garraio pribatua erabili behar baduzu, gure helbidea Ballets Olaeta kalea 4 da eta koordenatua N 43º 16’ 4.64’’ E -2º 57’ 4,93’’.
Era berean, IMQ Zorrotzaurre klinika lurpeko aparkalekua du klinikaren azpian 300 autorentzako lekuarekin. Aparkalekutik igogailu bidez sar zaitezke klinikaren barrura. Aparkalekuak kutxazain automatikoak ditu, ibilgailua eraman aurretik ordainketa errazteko.
AGIRRE LEHENDAKARIA ETORBIDEA 63n (San Inazio norabidea) edo AGIRRE LEHENDAKARIA ETORBIDEA 42n (Bilbo erdigunea norabidea) GELDITZEN DIREN LINEAK
01 LINEA: ARANGOITI – PLAZA BIRIBILA
10 LINEA: ELORRIETA – PLAZA BIRIBILA
13 LINEA: SAN INAZIO – TXURDINAGA
18 LINEA: SAN INAZIO – ZORROTZA
71 LINEA: SAN INAZIO – MIRIBILLA
BESTE LINEA BATZUK:
1.- LUIS POWER KALEA 4ko GERALEKUA (Polikiroldegia)
11 LINEA: DEUSTU – ATXURI: (Atxuri norabidea)
A 4 LINEA: DEUSTU – ZORROTZAURRE (Zorrotzaurre norabidea)
2.- BLAS DE OTERO KALEA 57KO GERALEKUA
11 LINEA: DEUSTU – ATXURI: (Atxuri norabidea)
A 4 LINEA: DEUSTU – ZORROTZAURRE (Zorrotzaurre norabidea)
3.- MADARIAGA ETORBIDEA 19KO GERALEKUA
A 6 LINEA: SAN PEDRO PLAZA– ARANGOITI: (San Pedro plaza norabidea)
4.- BOTIKA ZAHARRA / EUSKALDUNA GERALEKUA
A 4 LINEA: DEUSTU – ZORROTZAURRE (Bi norabideak)
Ordutegiak eta/edo ibilbideak kontsultatzeko: 94.479.09.81 edo www.bilbao.net/bilbobus
Radio Taxi Bilbao 94.444.88.88 (www.radiotaxibilbao.com)
Tele Taxi 94.410.21.21
Radio Taxi Nervión 94.426.90.26
1 LINEA ETA 2 LINEA – DEUSTOKO GERALEKUA – IRUÑA IRTEERA.
Ordutegiak eta/edo ibilbideak kontsultatzeko: 94.425.40.25 edo www.metrobilbao.net
LA CASILLA NORABIDEA ETA ATXURI NORABIDEA – EUSKALDUNA GERALEKUA
Ordutegiak eta/edo ibilbideak kontsultatzeko: 902.54.32.10
http://www.euskotren.es/es/tranviabilbao
Mediku espezialista batek eskatu behar du proba, eta miaketa egiteko hitzordua telefonoz eska daiteke edo zentroko idazkaritzara bertaratuta.