Centro de Scanner de Vizcaya, S. A.k, 25 urte baino gehiagoko esperientzia du. Irudi bidezko diagnostikoaren esparruan egiten du lan, 20 koroako ebakiduna anitzeko OTA-OT (ordenagailu bidezko tomografo axiala) bat erabiliz. OTA-OT aparatua SOMATOM EMOTION DEFINITION AS 20 OPEN modelokoa da, SIEMENS etxekoa. IMQ Zorrotzaurre klinikaren instalazioetan dago. Klinika hori Vicente San Sebastián klinikaren bilakaera logikoa eta aztertua izateko sortu zen, eta Euskadiko osasun-zentro handiena izatea lortu nahi du, sektorean 50 urteko baino gehiagoko esperientzia baitu eta gizartearekiko konpromiso handia.
1986. urtean gure jarduera hasi genuenetik, erradiodiagnostikoko ekipoak aldian-aldian berritzen joan gara, uneoro teknologiarik aurreratuena izateko. Horrez gainera, gure profesional medikoen taldearen bidez, gure gaixoei kalitate eta segurtasun altuko zerbitzu bat ematen diegu, sektorean dugun esperientzia zabala eta aurrerapen teknologiko berrienak oinarri hartuta, hala nola SAFIRE (Sinogram Affirmed Iterative Reconstruction) berreraikitze-sistema. Sistema horren bidez, bereizmen espaziala hobe daiteke eta irudiko zarata murritz daiteke, berreraikitzeko prozesuan hainbat iterazio-urrats sartuz, eta hala, dosia %60raino txiki daiteke.
IMQ Zorrotzaurre klinikara joateko garraio pribatua erabili behar baduzu, gure helbidea Ballets Olaeta kalea 4 da eta koordenatua N 43º 16’ 4.64’’ E -2º 57’ 4,93’’.
Era berean, IMQ Zorrotzaurre klinika lurpeko aparkalekua du klinikaren azpian 300 autorentzako lekuarekin. Aparkalekutik igogailu bidez sar zaitezke klinikaren barrura. Aparkalekuak kutxazain automatikoak ditu, ibilgailua eraman aurretik ordainketa errazteko.
AGIRRE LEHENDAKARIA ETORBIDEA 63n (San Inazio norabidea) edo AGIRRE LEHENDAKARIA ETORBIDEA 42n (Bilbo erdigunea norabidea) GELDITZEN DIREN LINEAK
01 LINEA: ARANGOITI – PLAZA BIRIBILA
10 LINEA: ELORRIETA – PLAZA BIRIBILA
13 LINEA: SAN INAZIO – TXURDINAGA
18 LINEA: SAN INAZIO – ZORROTZA
71 LINEA: SAN INAZIO – MIRIBILLA
BESTE LINEA BATZUK:
1.- LUIS POWER KALEA 4ko GERALEKUA (Polikiroldegia)
11 LINEA: DEUSTU – ATXURI: (Atxuri norabidea)
A 4 LINEA: DEUSTU – ZORROTZAURRE (Zorrotzaurre norabidea)
2.- BLAS DE OTERO KALEA 57KO GERALEKUA
11 LINEA: DEUSTU – ATXURI: (Atxuri norabidea)
A 4 LINEA: DEUSTU – ZORROTZAURRE (Zorrotzaurre norabidea)
3.- MADARIAGA ETORBIDEA 19KO GERALEKUA
A 6 LINEA: SAN PEDRO PLAZA– ARANGOITI: (San Pedro plaza norabidea)
4.- BOTIKA ZAHARRA / EUSKALDUNA GERALEKUA
A 4 LINEA: DEUSTU – ZORROTZAURRE (Bi norabideak)
Ordutegiak eta/edo ibilbideak kontsultatzeko: 94.479.09.81 edo www.bilbao.net/bilbobus
Radio Taxi Bilbao 94.444.88.88 (www.radiotaxibilbao.com
Tele Taxi 94.410.21.21
Radio Taxi Nervión 94.426.90.26
1 LINEA ETA 2 LINEA – DEUSTOKO GERALEKUA – IRUÑA IRTEERA.
Ordutegiak eta/edo ibilbideak kontsultatzeko: 94.425.40.25 edo www.metrobilbao.net
LA CASILLA NORABIDEA ETA ATXURI NORABIDEA – EUSKALDUNA GERALEKUA
Ordutegiak eta/edo ibilbideak kontsultatzeko: 902.54.32.10
http://www.euskotren.es/es/tranviabilbao
Mediku espezialista batek eskatu behar du proba, eta miaketa egiteko hitzordua telefonoz eska daiteke edo zentroko idazkaritzara bertaratuta.