Zure osasunarekin konpromisoa hartu duten espezialistak

Erradiodiagnostikoaren arloko espezialisten talde ezaguna, zure osasunarekin konpromisoa hartuta dugu Bizkaia osoan.

Kalitate altuko zerbitzurik onena, segurtasuna eta gaixoarentzat erosotasuna eskaintzen ditugu, aurrerapen teknologiko eguneratuenen eta azken belaunaldiko talzerbitzuri konena irudiaren kalitatea hobetu dugu, eta gaixoei aplika dakiekeen erradiazio-dosia %60 ere murriztu dugu OTA-TC miaketan.

Gure sozietateek ordenagailu bidezko tomografia axialaren (OTA-OT), pet trazadoreen-ordenagailu bidezko tomografia axialaren (PET-OTA), erresonantzia magnetiko (EM) itxia eta irekiaren zerbitzuak eskaintzen dituzte. Erresonantzia magnetiko irekia gaixo klaustrofobikoak aztertzeko espezifikoa da. Horrez gainera, ordenagailu bidezko tomografia axialaren eta erresonantzia magnetikoaren miaketa ohikoenez gain, beste miaketa berezi ugari ere eskaintzen ditugu, hala nola OTA-koronariografia, kolonoskopia birtuala, ordenagailu bidezko tomografia bidezko angiografia (Angio OT), DENTA-SCAN eta OTA bidez gidatuta ebakuntzak.

Diagostiko zehatzena ahalik eta erradiazio-dosi txikienaz lortzeko gure konpromisoa dela eta, gure OTA-OT ekipamenduek dosia murrizteko azken berrikuntzak dituzte, hala nola berreraikitze iteratiboa. Berreraikitze iteratiboak dosia %60raino murritz dezake, teknologia hori ez duten ekipamenduekin alderatuta.

Gure jarduerak teknologiarik aurreratuena du, kalitate gorena eta fidagarritasun diagnostikoa eskainiz bere azterketetan. Eremu handiko erresonantziako (1,5 T) ekipamenduen aldeko apustua egin dugu, merkatuan sartu zirenetik. Ekipamendu horiek iman laburragoak eta zabalagoak dituzte, eta gaixoari erosotasun handia eskaintzen diote, eta teknologia multikanala da eta paraleloan eskuratzen du, eta horrek miaketa-denbora murrizten du.

Gure miaketak modu digitalean biltegiratzen dira, PAC sistema oinarri duen teknologia berriari esker. Hala, etorkizunean egingo diren kontsultak edo aurreko diagnostikoak berriz baloratzea edo miaketak telematikoki bidaltzea errazten da.

Hauek osatzen dute miaketaren emaitza: miaketaren irudirik esanguratsuenen hainbat plaka, azterketako irudi guztiek CD-ROM a eta erradiodiagnostiko klinikoan adituak diren gure medikuen taldeak egindako txosten zehatza.

Premiazko miaketak egiteko, mediku-taldeak adostuko du emateko data, emaitzen entrega errazteko ahalegina eginez uneoro eta dagokionari lehentasuna emanez.

    ¿Te llamamos?

    Por favor rellena los siguientes datos y te llamaremos: