• Zer eraman behar dut miaketaren egunean?

    TXARTELA (medikuaren eskaera).
    NANa eta OSAKIDETZAKO txartela (TIS) edo ASEGURU-ETXEKOA, baldin bazenu.
    Aurreko azterketak, baldin badituzu.
    Azterketa egin aurretik, jakinarazi langileei metalezko inplanterik, gorputz arrotzak edo metalezko objekturik duzun gorputzaren barruan, eta haurdun bazaude edo egon zaitezkeela uste baduzu, esan.

  • Noiz jasoko ditut miaketaren emaitzak?

    Gaixoari ematen zaion miaketaren emaitza miaketako irudirik esanguratsuenak dituzten hainbat plakek eta irudi guztiak dituen CD-ROM batek osatzen dute. Miaketa egin ondoren, erradiodiagnostiko klinikoan adituak diren medikuen taldeak prozesatu eta aztertu behar ditu irudiak. Hori dela eta, txostenak konparaziozko azterketak eta azterketa osagarri gehigarriak behar dituen aintzat hartu beharko da, emaitzak emateko epea zehazterakoan.
    Premiazko miaketak egiteko, mediku-taldeak adostuko du emateko data, emaitzen entrega errazteko ahalegina eginez uneoro eta dagokionari lehentasuna emanez.

  • Zertan datza probak?

    OTA – ESKANERRA: OTA azterketak, X izpiak erabilita, azterlanaren xede diren organismo-zatien barneko egituren irudiak hainbat plano eta bolumenetan eskuratzea ahalbidetzen du. Hala lortutako irudiekin, mediku erradiologoak anomaliei buruzko txostena egin ahalko du.

    EM – ERRESONANTZIA: Erresonantzia magnetikoa X izpiak erabiltzen ez dituen miaketa teknika bat da. Ez du beste beste erradiazio ionizagarri motarik erabiltzen eta ez du ondorio kaltegarririk. Gorputzaren irudiak eskuratuz diagnostiko bat emateko balio du. Irudiak iman indartsu baten bidez lortzen dira, eta irrati-maiztasuneko uhinak erabiliz.

    PET-OTA: Pet-trazadoreak (PET) irudi bidezko diagnostiko-teknika aurreratu bat da, eta informazio baliagarria ematen du onkologiaren esparruan eta neurologiako zenbait arlotan. OTA baten informazio anatomikoaz gain, markatutako glukosaren informazio metabolikoa ere ematen du. Markatutako glukosa probaren aurretik sartzen zaio gaixoari.

  • Zenbat irauten du miaketa honek?

    OTA – ESKANERRA: Probak minutu bat baino gutxiago irauten du, baina 15 eta 20 minutu artean egongo zara barruan, prestatu egin behar baitzaituzte eta zer egingo dizuten azaldu.

    EM – ERRESONANTZIA: 20 eta 60 minutu artean iraun ohi du, aztertu behar den atalaren arabera.

    PET-OTA: Probak 2 ordu irauten du gutxi gorabehera. Lehen zatian, kontraste bat injektatuko dizute, eta ondoren, ondo banatu arte itxaron beharko da ordubete inguruz, gutxi gorabehera. Ondoren, irudiak hartuko dira, eta irudi mota bakoitzaren arabera, 20-35 minutu artean beharko dira. Makinaren barruan normaltasunez har daiteke arnasa, lasai, ez dizute emango arnasari eusteko agindu bakar bat ere.

  • KONTRASTEA, zer da hori?

    Zenbait kasutan, beharrezkoa izango da zainetik substantzia bat sartzea (KONTRASTEA). Substantzia horri esker, zenbait organoren eta egituraren irudiak hobe daitezke, eta diagnostiko bat lortzeko aukerak ugaritzen dira. Miaketa motaren arabera, kontraste bat edo bestea erabili beharko da:

    OTA – ESKANERRA: Kontrastea IODODUN likido bat da. Zain barnetik ematen da, eta irudiak hobeto ikusteko aukera ematen du. Injekzio honen bidez, hotz eta bero sentsazioa sentitzen da, baina istant batean desagertzen da.

    EM – ERRESONANTZIA: GADOLINOA erabiltzen da kontraste gisa, eta OTAn ez bezala, ez du iodorik. Kontraste mota hau beste erradiologiako proba batzuetan erabiltzen denaren desberdina da, eta haiek baino askoz ere seguruagoa.

    PET-OTA: Glukosa/azukrea (FDG-fluorodesoxiglukosa) erabiltzen da markatzaile erradiaktibo batekin. Markatzaile hori hautematen du makinak, eta hala, glukosa gorputzean nola banatzen den ikusten da. Injektatzen dugun kontrasteak osagai erradiaktibo bat duenez, segurtasuna dela bide, gaixoak berariazko gela batean egon beharko du injekzio sartu ondoren.

  • Iododun KONTRASTEAK erreakzio alergikoa eman al diezadake, klinika/ospitaletik ateratzean?

    Kasu gehienetan, erreakzio alergikoa unean bertan (kontrastea sartu eta 5-10 minututara) gertatzen da, eta oso arraroa da gaixoa joan ondoren gertatzea. Hala ere, gaizki sentitzen bazara, joan Larrialdietara, eta adierazi KONTRASTEDUN zer azterketa egin dizuten.

  • Zer arrisku ditu KONTRASTEAK, sartzea beharrezkoa bada.

    Botika guztiek bezala, zainetik sartzen den kontrasteak erreakzio alergikoak eragin diezaieke pazienteen oso ehuneko txiki bati, eta salbuespenez, larri bihur daitezke. Hala ere, zuk arrisku hori izan dezakezula jakin behar duzu, eta horregatik, BAIMEN INFORMATUAREN galdeketan zure baimena eskatuko dizugu.

  • Ohikoa da proba berriz egin behar izatea.

    Batzuetan, medikuak agindu duelako proba berriz egin behar da. Askotariko arrazoiengatik izan daiteke. Ohikoena da irudiak hartzean gaixoa mugitu delako berriz egin behar izatea. Hori dela eta, ezinbestekoa da zure laguntza. Oso geldirik egon behar duzu, lasaitasunez arnasa hartu eta artatzen dizuten langileen jarraibideei jarraitu.

  • Miaketa egiteko neurriren bat hartu behar al dut?

    Erradiologia-azterketak haurdunaldian ez dira gomendagarriak; beraz, haurdun bazaude edo hala izan daitekeela uste baduzu, aipatu hasi baino lehen.
    Gomendagarria da irudiak hartzean interferentzia sor dezaketen metalezko objektuak kentzea (kateak, eraztunak…).
    EM-ERRESONANTZIAK eremu magnetiko batekin egiten du lan. hori dela eta:

    • Bihotzeko TAUPADA-MARKAGAILUA duten pertsonek EZIN DUTE SARTU.
    • Metalezko objektu guztiak KENDU BEHARKO DITUZU. Zalantzarik izanez gero, galdetu langileei:
    • Garezurraren azterketetan begietatik makillajea kendu beharko da.
    • Langileei jakinarazi beharko diezu gorputzean eta bereziki begietan metalezko TXIRBILIK izateko aukera daukazun, baita gorputzaren barnean edozein motatako METALEZKO ELEMENTUrik (metraila, klip kirurgikoak, protesiak eta abar) duzun ere.
  • Zergatik egon behar du baraurik miaketa egiteko?

    Kontrastea sartu behar dizuten probak egiteko beharrezkoa da baraurik egotea, goragalea edo gorakoa eragin baitezake jan baduzu.

  • Miaketa egiteko botika bereziren bat har al dezaket, urduri jartzen banaiz?

    Bai, edonola ere, hobe da medikuari kontsultatzea, kasu horretan zer har dezakezun adierazteko.

  • Egin al ditzaket ERRESONANTZIA bat baino gehiago denbora-tarte labur batean?

    EM – ERRESONANTZIAk ez du erradiaziorik eta teknika ez-inbasiboa da. Kontraindikazio bakarrak ERRESONANTZIAREKIN bateragarria ez den metalezko materialen bat eramatea edo zu haurdun egotea dira. Hori dela eta, BAIMEN INFORMATU bat bete behar duzu.

  • Egin al dezaket miaketa maila partikularrean?

    Bai, baldin eta medikuaren agindua ekartzen baduzu.

  • Nik etorri behar al dut ala beste pertsona batek jaso al ditzake nire probaren emaitzak?

    Arazorik gabe jaso ditzake beste batek, baldin eta EMAITZAK BILTZEKO baimena ekartzen badu, behar bezala beteta eta sinatuta.

¿Te llamamos?

Por favor rellena los siguientes datos y te llamaremos: